XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estrategiaz hitz egiten zuen Gobernuak, arbelean eskema bat marraztu eta erabiltzen den modu berdinean...

Eta kontua da, Kepak patio ttiki bat zeharkatu behar izan zuela goiz hartan, medikuaren kontsultara joateko... eta zeru zati bat ikusteko aukera izan zuela bertikalean gorantz begiratuta... eta idatzi zuela Hilabete da ez naizela patiora irten.

Kontsultatik bueltan, pasilloko xendatik ziegara zihoala, zerbait mugitzen nabaritu zuen lurrean.

Atzean utzitako patio ttikiaren aldera so egin, txorikumea hartu eta ziegara eraman zuen ezkutuan.

Kurloikumea zen, lumarik gabea, artean begiak ireki ezinik zebilena.

Neguko galtzerdi batez egin zion habia.

Kotoizko habia ilunean moko horia ikusten zitzaion hari soltea bailitzan.

Zerbait aurkitzen dugunean, irizten diogu ez garela gu izan aurkituak izandakoak.

Zergatik ote? Leiho bat, itsaso bat, txori bat.

Irratirik ezean, asmatu egiten zituen albisteak, beretzat eta txorikumearentzat; telebistarik ezean, imajinak; bisitarik ezean, elkarrizketak, lagunik ezean, adiskidea.

Egunkaria ohar agenda bilakatu zen, ziega, Keparen unibertso bakarra.

-Jantzak, Axurmendi! - entzuten ahal zitzaion Kepari, eta txanpon txikiak poltsikoetan ateratzen duten soinuaren antzera egiten zuen kurloikumeak.

Esnetan bustitako ogi mamia ematen zion jateko.

Pazientzia berdinarekin ikasten zuen kurloiak lengoaia berria.

Beituxu, beituxu txoritxu!